X-eleccionesmunicipalesforales-X -
M-22ko hauteskundeak
Nafarroan, 468.216 pertsonak botoa emateko aukera daukate
Nafarrek udaletako, kontzejuetako eta Foru Parlamentuko karguen egitura berria hautatuko dute.
Erredakzioa
Nafarroan, 468.216 pertsonak dute hauteslekuetara joan eta Foru Parlamenturako, udaletarako eta kontzejuetarako hauteskundeetan parte hartzeko aukera. Hautesle guztietatik 3.255 atzerritarrak dira eta 17.158, atzerrian bizi diren nafarrak.
Guztira, 411 hautesleku izango dira Nafarroan, eta 986 mahai, 09:00etatik 20:00etara zabalik. Hautesleek 3.159 kargu publiko hautatuko dituzte Foru Parlamentuan, udaletan eta kontzejuetan.
Parlamentuan 50 eserlekuak nortzuk hartuko dituzten erabakiko da. Guztira, 13 hautagaitza aurkeztu dira ganberako hauteskundeetara.
Gainera, Nafarroako 272 udaletako egitura ere erabakiko dute: 2.008 zinegotzi aterako dira, eta horiek erabakiko dute udalerri bakoitzeko alkateak zeintzuk izando diren.
Hauteskunde hauetan, gainera, 358 kontzejuetako kideak ere hautatuko dituzte: 1.101 kargu guztira.
Horrez gain, eta Presidentetza, Justizia eta Barne Sailak iragarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 1.200 pertsona jarriko ditu zenbaketarako eta segurtasuna bermatzeko.