X-eleccionesmunicipalesforales-X -

M-22ko hauteskundeak

Bildu: 'Subiranotasunaren bidean lehen urratsa eman dugu'

Pello Urizar eta Bilduko gainontzeko agintariak pozez gainezka agertu dira Donostia Atano III pilotalekuan. Oskar Matutek, aldiz, "Bildu gobernatzeko prest" dagoela aldarrikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Bilduko agintariak iragarri duenez, igande honetako emaitzen arabera, "subiranotasunaren bidean lehen urratsa eman dugu; Euskal Herriak subirano izan nahi du eta gaurkoa lehen urratsa baino ez da izan".

Urizarrek nabarmendu duenez, EAk, Alternatibak eta independenteak osatutako koalizioaren garaipenean, erabakigarria izan da "pertsonen interesak alderdien interesen gainetik jartzen jakin izana".

"Gaur urrats erraldoia eman dugu aldaketa soziala eta politikoaren bidean. Gaur aro berri bati hasiera eman diogu. Aro berri honetan, subiranotasunak eta independentismoak herria erakiko dute erakundeak erabilita", iragarri du politikari abertzaleak.

Matute: ''Gobernatzeko prest gaude''

Oskar Matutek, aldiz, urnek Bilduren "apustu politikoa" berretsi egin dute eta igande honetan "aldaketa" hasi dela iragarri du, "aldaketa soziala, politikoa eta instituzionala; ezkerrekoa eta subiranotasunean oinarritutakoa".

"Izandako datuak –esan du Matutek- Bilduk osotasun indartsuago eta boteretsuago bat sortu du, subiranotasunaren indar ezkertiarren batzeari esker".

"Euskal Herrian, gehiengo batek ezkerretik egindako transformazioa eskatzen ari dira, normalizazio politikoa eta bakegintza. Horiek izan dira urnak botoekin bete dituztenak", iritzi dio Matutek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea