X-eleccionesmunicipalesforales-X -
M-22ko hauteskundeak
PSEk onartu egin du emaitzak ez direla izan espero zituenak
Sozialisten ustez, hautesleria abertzalea bozkatzera irten da kalera eta sozialistek, ordea, ez dute egin.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaile eta Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaiak onartu du bere alderdiak Euskadin lortu dituen emaitzak ez direla izan "espero zituztenak", nahiz eta "babes zabala izaten jarraitzen dugula" kontuan izaten duten.
Euskal sozialistak ez dira jendaurrera atera 23:00ak arte; prentsaurrekoan esan dutenez, hautesleria abertzalea bozkatzera irten da kalera eta sozialistek, ordea, ez dute egin.
Nabarmena izan da, euren aburuz, PSEk historikoki izan dituen alkatetzetan jarraitzea, esaterako, Barakaldo, Portugalete eta Eibar, baina onartu du hiriburuetan lortutako emaitzak ez direla onak izan, eta hiru lurraldeetako Batzar Nagusietan ordezkari gutxiago lortu dituztela.
Bilduk Sozialistak gainditu ditu Donostian, Gasteizko alkatetza ere galdu du PSE-EEk eta Bilbon laugarren indarra izatera pasatu dira.
Pastorren esanetan, alderdiaren zuzendaritza bihar, astelehenean, bilduko da balizko koalizioak aztertzeko, edozein alderdirekin izan litezkeenak, Bildurekin izan ezik.