X-eleccionesmunicipalesforales-X -

M22ko hauteskundeak

Rajoy: 'Espainiarentzat ona dena aukeratu dute herritarrek'

Espainiarentzat "ona" dena askatasunean aukeratu dute herritarrek, PPko presidenteak ziurtatu duenez, eta bere alderdiak guztientzako gobernatuko duela erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiarentzat "ona" dena askatasunean aukeratu dute herritarrek, Mariano Rajoy PPko presidenteak ziurtatu duenez, eta bere alderdiak guztientzako gobernatuko duela erantsi du.

Genova kaleko lehenengo solairuko balkoitik egin ditu adierazpenak Rajoyk, PPko jarraitzaileen aurrean. Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidentea eta Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkatea bertan izan dira.

Alderdi Popularrak Batzorde Nazionala egingo du bihar udal eta erkidego hauteskundeen emaitzak aztertzeko. Rajoyk azaldu duenez, hauteskunde-programaren ardatzei jarraituz lanean hasiko dira: susperraldi ekonomikoa eta lanpostuen sorrera.

"Historiako emaitzarik onena"

PPk lortutako garaipena alderdiaren "historiako emaitzarik onena" izan dela adierazi du Rajoyk.

Bere alderdiaren "hautagaitzak babestu dituzten pertsona guztiei" eskerrak eman dizkie Rajoyk, baina "aurrenekoz PP bozkatu dutenei bereziki". Adierazi duenez, asko izan dira.

Haiek aipatu ditu, halaber, adierazteko "ez direla inoiz damutuko".

Gauzak horrela, PPren presidenteak bozik eman ez direnei zuzendu zaie esateko ''popularrek'' Gobernuan egotearen ardura duten lekuetan, hala udaletan, nola autonomia erkidegoetan, horiengan pentsatuko dutela, euren "beharra" eta "nahia" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea