Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Eva Lopez de Arroyabe: "EH Bilduk bakarrik bermatu dezake arabarrek merezi duten Gobernu aktiboa"

Arabako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak hitzeman duenez, "benetako berdintasun aukeraren alde lan egingo du. "Ez dakit noren alaba izateak ez du balioko erakunde publiko batean lanpostu bat lortzeko", ohartarazi du.

Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak hitzeman duenez, EH Bilduk ordezkatzen du "Arabak merezi duen Gobernu aktiboa, aurrea hartzeko gaitasuna duena", eta aurreratu du, EH Bilduk irabaziz gero, "arabarren interes eta nahiei erantzungo dien Gobernua" izango dela, eta berdintasun aukera "benetakoa" izango dela. "Ez dakit noren alaba izateak ez du balioko erakunde publiko batean lanpostu bat lortzeko", ohartarazi du.

Maiatzeko hauteskundeetarako, Arabako Batzar Nagusietarako EH Bilduren zerrendaren aurkezpen-ekitaldian izan da larunbat honetan Lopez de Arroyabe. Bertan adierazi duenez, "Arabak ekimena duen Gobernu bat merezi du, Gobernu aktibo bat, aurrea hartzeko gaitasuna duen Gobernu bat, lurraldeak dituen erronka handien mailan egongo den Gobernu bat, gobernu fidagarri bat, hipotekarik eta auzirik gabeko Gobernu bat, tokiko erakundeak errespetuz tratatuko dituen Gobernu bat, azken batean, arabarren interes eta nahiei erantzungo dien Gobernu bat".

"Eta gobernu hori hemen dago, Gobernu hori zuek zarete, gu gara, EH Bildu da", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Hauteskundeak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak