Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

"Gazteek euren bizitza-proiektua garatzeko lurralde" bihurtuko duela Bizkaia hitzeman du Etxanobek

"Bizkaia hobe bat egiteko erantzukizuna gure gain hartuko dugu. Eragile eta belaunaldi desberdinen artean partekatutako lana izango da", adierazi du Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gazteek euren bizitza-proiektua garatzeko lurralde" bihurtuko duela Bizkaia hitzeman du Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak, igande honetan Bakion izandako kanpainaurreko ekitaldi batean. Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea eta Gorka Uriarte Bakioko alkategaia ere bertan izan dira, alderdiaren beste ordezkarirekin batera.  

"Bizkaia hobe bat egiteko eta etorkizuneko Bizkaia prestatzeko erantzukizuna gure gain hartzen dugu. Eta eragile eta belaunaldi desberdinen artean partekatutako lana izango da. Gazteek ekarpen handia egin ahal diezaiokete gizarteari: talentua, ilusioa, prestakuntza eta konpromisoa. Ezin dugu gure gazteria baztertu", defendatu du.   

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Alderdi politikoak Zenbat hautagai aurkeztu dira? Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Bizkaiko ahaldun nagusia