Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Arnaldo Otegi: "Ez gara lokatzetan sartuko; guk proiektua dugu herri honentzat"

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azpimarratu duenez, "trantsizio energetikorako, hezkuntzarako, aberastasuna banatzeko edo enpresa ereduko edo etxebizitzaren inguruko eztabaida sustatu nahi dugu. Hori da gure proiektu politikoa".

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Ondarroan. Argazkia: EH BILDU
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Ondarroan. Argazkia: EH BILDU
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Ondarroan. Argazkia: EH BILDU

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M28ko udal eta foru hauteskundeen harira, Lea-Artibaiko EH Bilduko hautagaiak aurkezteko Ondarroan egindako ekitaldi batean izan da igande honetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, eta bertan beste alderdiei ohartarazi dienez, "gu ez gara lokatzetan sartuko, gu gurera, guk proiektua dugu herri honentzat".

"Zenbaitzuk zaborretan nahi gaituzte. Interes handia daukaten gu lokatzetan sartu eta lokatzetako eztabaidak sustatzeko. Guk, aldiz, proiektua dugu herri honentzat: trantsizio energetikorako, hezkuntzarako, aberastasuna banatzeko edo enpresa ereduko edo etxebizitzaren inguruko eztabaida sustatu nahi dugu. Hori da gure proiektu politikoa", adierazi du.

Bestalde, Osakidetzaren "desegitea" salatzeko eta euskararen alde atzo euskal hiriburutan izandako manifestazioak ere aipatu ditu Otegik. "Herri hau bizirik dago. Herri hau itxaropenerako blokea eraikitzen ari da, ezker independentistaren inguruan", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Politika albisteak Zer gertatu da Bizkaian? EH Bildu Nafarroa Hautagaiak gaur Gaurko titularrak Ondarroa albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak Lea-Artibai azken ordukoa