Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

M28an "magia" egingo du berriro EH Bilduk, Otegiren hitzetan

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Bilbon ohartarazi duenez, "euskal errepublika herrikoia eta berdinzalea izan arte hau ez da bukatuko".

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Bilbo. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Bilbo. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Bilbo. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, maiatzaren 28ko hauteskunde egunean "magia egingo" du berriro koalizioak, baina ohartarazi duenez, "euskal errepublika herrikoia eta berdinzalea izan arte hau ez da bukatuko".

Koalizioaren jaiotzaren 12. urteurrena ospatzeko ekitaldi politikoa egin du larunbat honetan EH Bilduk Bilbon, eta Otegirekin batera, koalizioa osatzen duten alderdietako buruek parte hartu dute: Arkaitz Rodriguez (Sortu), Eba Blanco (Eusko Alkartasuna) eta Oskar Matute (Alternatiba). Maria del Rio EH Bilduko Bilboko alkategaia ere bertan izan da.

Bere hitzaldian Otegik iragarri duenez, maiatzaren 28an "herritar xumeek irabaziko dute, eta jai herrikoi handi bat bihurtuko dugu herria". "Eta 29an berriro lanera, "euskal errepublika herrikoia eta berdinzalea izan arte hau ez baita bukatuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Bilbo Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak