Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Umezain udal zerbitzu publikoa eta doakoa proposatu du Elkarrekin Podemosek Bilbon

Ana Viñals Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioko Bilboko alkategaiak zehaztu duenez, "aldez aurretik eskatuta, zerbitzua erabilgarri egongo litzateke asteko zazpi egunetan".

Ana Viñals Elkarrekin Podemoseko Bilboko alkategaia. Argazkia: EITB MEDIA
Ana Viñals Elkarrekin Podemoseko Bilboko alkategaia. Argazkia: EITB MEDIA
Ana Viñals Elkarrekin Podemoseko Bilboko alkategaia. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioko Bilboko alkategaia den Ana Viñalsek umeak zaintzeko udal zerbitzu publiko eta doakoa proposatu du Bilbon.

Igande honetan, Amaren Egunaren harira, ekitaldi bat egin du koalizioak Bilbon, emakumezko migratzaileren amatasunari, ez-amatasunari, kontziliazioari eta amatasun mota desberdinei buruz hausnartzeko helburuz. Hitzordu horretan, Ana Viñals zerrendaburuarekin batera, Lorena Vicioso eta Stella Garcia hauteskunde-zerrendako kideek ere parte hartu dute.

Koalizioaren proposamenaren arabera, umezain udal zerbitzu publiko hori % 100ean doakoa izango litzateke eta, "aldez aurretik eskatuta, erabilgarri egongo litzateke asteko zazpi egunetan". Viñalsek deitoratu duenez, "gero eta zailagoa da lana eta familia uztartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilbo Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hautagaiak gaur