Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

14:47

Kosmos

Zientziateka 2015

"Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote?"

Bilbao

Jon Irazusta UPV/EHUko Fisiologiako irakaslea, Zientziatekan izan da obesitateari buruzko hitzaldia eskaintzeko. Urtarrilaren 20an AlhondigaBilbaon.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Obesitatea munduko herrialde gehienetan hazten ari da. Joera honen arduradun nagusiak bi dira: jakien eskuragarritasun handiagoa eta sedentarismoa. Hau dela eta, jarduera fisikoa gizentasunari aurre egiteko metodo erabilgarria dela uste da. Alabaina, ba al dakigu zein den pisua jaisteko edo mantentzeko ariketa fisiko mota eta dosirik eraginkorrena? Hau da, zein ariketa mota egin behar den, nola eta zelako maiztasunarekin... Gehiegizko pisuari aurre egiteko ez dago miraririk, baina galdera horiei erantzun bat topa dakieke gaur egun ezagutzen ditugun datu esperimentaletan oinarrituz. Bestalde, esan beharra dago obesitatearekin lotuta paradoxa bat dagoela, zenbait egoeratan gain-pisua dutenek osasun-abantaila bait dute.

Jon Irazusta UPV/EHUko Fisiologiako irakasleak gai honi buruz hitz egin du 'Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote?' izeneko hitzaldian du urtarrilaren 20an, asteartea, arratsaldeko 7etan AlhondigaBilbaon.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka