Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:00

Kosmos

Zientziateka 2016

'Ez dut nahi! Zergatik egiten diete haurrek uko elikagai berriei?'

AGENTZIAK

Bilbo

Edurne Maiz UPV/EHUko Psikologiako irakaslea haurren elikadura-ohiturei buruz aritu da Zientziateka zikloan.

30:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Elikadura neofobia elikagai berriei uko egitean datza. Haurren kasuan, oso ohikoa da 3 eta 6 urte bitarteko adinean ikustea. Baina hortik aurrera, ondo kudeatu ezean, heldu neofobikoak ere aurki ditzakegu. Ikerketa ezberdinek arazo hau elikadura ez orekatu batekin erlazionatzen dute, eta Edurne Maiz eta haren taldeak egindako ikerketan, haur neofobikoek autoestimu baxuagoa eta antsietate maila altuagoak dituztela ere ikusi dute. Elikadura neofobia benetako arazo bihur ez dadin gurasoen papera ezinbestekoa da.

Edurne Maiz UPV/EHUko Psikologiako irakasleak haurren elikadura-ohiturei buruz hitze egin du eta aholku batzuk eman ditu gurasoentzat.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

 

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka