cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

15:31

Kosmos

Apirilaren 19an

Big Datari buruzko hitzaldia Zarautzen, Iñaki Regidorren eskutik

EITB.EUS

‘Zer da eta zer ez da Big Data?’ hitzaldia (gaztelaniaz) Zarautzen Iñaki Regidorren eskutik apirilaren 19an, 19:30ean, Zarautz On ekimenaren barruan.

  • Big data. Argazkia: Zarautz On

    Big data. Argazkia: Zarautz On

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zarautz On ekimenak herritarrei zientzia eta teknologia hurreratzen die hitzaldien bidez, eta astearte honetan, apirilak 19, Big Data zer den argituko du Iñaki Regidorrek.

Big Data azkenaldi honetan oso ezaguna egiten ari den hitza dugu, baina, zer da? Mundu teknologiko honetan, gero eta biltegiratzaile, prozesatzaile eta zerbitzari gehiago eta malgutasun eta azkartasun handiagoak behar ditugu. Baina, era berean, lanbide profil berriak ere behar ditugu: dokumentalistak, matematikariak, estatistikariak, informatikariak...

Hori guztia argitzeko asmoz, 1999tik EiTBko Aintzindari zuzendaria den Iñaki Regidor izango dute gonbidatu.

Apirilaren 19an, 19:30ean, izango da hitzordua, Zarauzko Antoniano Aretoan, eta webgune honetan ere izango da ikusgai, zuzenean, Iñaki Regidorren hitzaldia.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka