cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

16:35

Kosmos

Azaroaren 3an

'Zarautzen Zientziaz Blai' III. Edizioa hastear dago

EiTB.EUS

ZarautzOn elkarteak Zarautzen Zientziaz Blai ekimena antolatu du azaroaren 3an, arratsaldeko 19:00etan Zarauzko Modelo Aretoan.

  • Zarautzen Zientziak Blai. Argazkia: ZarautzOn
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hirugarren aldia da Zarautzen Zientziaz Blai ekimena  antolatzen dela, XVI. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barne. Ekimen hau, jadanik zientzilariak diren Zarauztar gazteak eta  beraien etorkizun profesionala aukeratzen dauden gazteen arteko trukegunea bihurtzea da helburua.

Zarauzko bost neska-mutilak hauxek dira:

Imanol Tubia, Ingenieri biomedikua, masterra ingenieritza biomedikuntzan Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun, ingenieritza biomedikuntzan doktore tesia burutzen ari da CEIT-IK4 Nafarroako Unibertsitatean, aldi berean, irakasle lanetan ari delarik.

Amaia Benitez, Ingeniari Biomedikua, Maastrichteko Unibertsitatean Zientzia Neurokognitiboetan masterra egiten ari da, eta ikerlari lanetan ere badabil.

Manex Serras, matematikoa, masterra Ingeniari Konputazionala eta Sistema Adimentsuetan. Vicomtech Zentro teknologikoan ari da gizakien eta makinen arteko interakzioa ikertzen.

Amaia Hernandez, Ingeniari Biomedikua, masterra Ingeniaritza Biomedikuntzan. Ontario, Kanadan, The Ottawa Hospital Rehabilitation Centre-en (TOHRC) Projeck Assistant lanetan ibilia da.

Andoni Aizpurua, 2. Mailako ‘Instalazio Elektriko eta Automatikoak’ zikloko ikaslea Oteitza Lizeo Politeknikoan.

Ikasle eta ikerlari ikuspegi bikoitza elkartzen dute eta gurekin, buru belarri ari diren proiektuak partekatuko dituzte.

Aurten berritasun gisa, Lanbide Heziketako 2. Zikloko ikasle bat izango dugu.

Ekitaldian, Juan Ignacio Perez, Fisiologian Katedraduna, UPV-EHUn Errektore ohia eta bertako Kultura Zientifikoko Katedraren Koordinatzailea, ere izango da.

Ekitaldiaren gidaria Ana Galarraga, Elhuyar-eko kidea, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza komunikatzaile bikaina, izango da.

Hau guztia, azaroaren 3an arratsaldeko 19:00etan Zarauzko Modelo aretoan edo Kosmos webgunean zuzenean streaming bitartez.

trong>bitartez.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka