Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Gaur 19:00etan
EiTB.EUS
Aintzane Apraizen Zelulen birziklapen sisteman sakondu eta Nobela eskuratu hitzaldia, gaur arratsaldeko 19:00etan izango da Azkuna Zentroan.
UPV/EHUko Biologiako irakaslea den Aintzane Apraizek autofagiaren garrantziaz hitz egingo du Zelulen birziklapen sisteman sakondu eta Nobela eskuratu izeneko hitzaldian.
Autofagia gure organismoaren birziklatze sistema da eta bere bitartez, zelulek beraien burua ‘jaten’ dute eta era horretan, haien osagaiak deuseztatzen dituzte. Prozesu hau energia jasotzeko dute edo infekzioei aurre egiteko balio du, baina prozesuaren erregulazio ezegokia, minbizia eta Parkinsona bezalako gaixotasunekin lotzen da.
Yoshinori Ohsumi ikertzaile japoniarrak eta bere taldeak, 2016ko Medikuntzako Nobel saria jaso dute gai horri buruzko aurkikuntzengatik.
Euskarazko hitzaldi hau eta mahai-ingurua, gaur izango da Azkuna Zentroko Bastida aretoan arratsaldeko 19:00etan, eta baita zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Kosmos webgunean.
Sarrera doan da baina gonbidapenak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira.
Zientziateka, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak, puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen da hilean behin.
behin.© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa