Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
EITB.EUS
Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak makinek nola ikasten duten eta zer egiteko gai diren azalduko du Zientziatekan, urtarrilaren 17an.
Sare neuronalak
audioak (1)
50eko eta 60ko hamarkadetan, ikerlariak makinak eskuz programatzeko ahaleginetan ibili ziren, gizakion ezagutza kodifikatuz eta arrazoiketa logikoak egitea trebatuz. Orduan konturatu ziren makinen adimen zurrunak ez zuela gizakion malgutasunaren antzik. Hala ere, azkenean frogatu da makinek beren kabuz ikasi behar dutela gizakiaren adineko adimena izatera iristeko.
Argibide guztiak Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak emango ditu "Makinen ikasketa gaitasun harrigarria" izenburua duen hitzaldian. Euskaraz izango da, urtarrilaren 17an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez Kosmos webgunean.
Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informaziorako puntuan.
Zientziateka hilean behin EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa