Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
EITB.EUS
Edurne Simon UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Bromatologia irakaslea Zientziatekan egongo da maiatzaren 9an,
Argazkia: Zientziateka
Elikadura eta osasun publikoaren alorreko ehunka adituren ekarpenekin osatutako nutrizio piramide berriaren dokumentuak, gizartearen elikadura ohitura egokiak sustatzea du helburu. 2001etik indarrean egon den gidarekin alderatuz, mineral eta bitamina gehigarrien agerpena, edo fruta eta barazkien arteko bereizmena dira aipurik deigarrienak. Zein da honek izango duen eragina?
Hitzaldia euskaraz izango da, maiatzaren 9an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan, eta zuzenean jarraitu ahalko da, streaming bidez, Kosmos webgunean.
Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa