cerrar buscador

16:09

Bilboko Aste Nagusia

Balantzea

140.000 pertsona baino gehiagok disfrutatu dute egunero Aste Nagusiaz

Erredakzioa | Agentziak

% 28,4 igo da mugikor eta diru-zorroen lapurreta; autoen lapurreta, berriz, %25,5 egin dute behera.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Egunero, batez beste, 140.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Bilboko Aste Nagusian antolatu diren ekitaldietan. 200.000 ikusle joan dira kontzertuetara, eta Txikigunera 122.758 haur hurbildu dira, aurreko urtean baino % 40 gehiago.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak oso positibotzat jo du aurtengo edizioa, eta 'programazioaren kalitate aurreikuspenak? bete direla uste du, batez ere, 'jaiaren modeloaren onarpen zabala' kontuan izanda.

Hala ere, Urtasunek jai-guneetan izan diren erasoaldiak kritikatu ditu. Udalak, urte guztian zehar egiten duen bezala, Bilbo 'erasorik gabeko hiri eredugarri eta solidarioa' eraikitzen jarraituko du.

Bilboko Udalak 1.000.200 euro inbertitu ditu zortzi gune desberdinetan kokatuta dauden kontzertuak ordaintzeko. Jaietako zinegotziaren ustez, 'gustu guztiak asetzeko moduko kontzertuak' bilatzen jarraituko dute.

22tik eta 30era bitartean, 22.582 bisitarik informazioa eskatu dute Bilboko turismo bulegoan, aurreko edizioarekin konparatuta baino % 3,99 gehiago.

Turisten jatorriari dagokienez, gehiengoa Madril, Katalunia, Valentzia eta Andaluziatik etorri dira. Eta, nazioartean, turistak Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batuetatik etorri dira.

Garbiketei dagokionez, 8.893 m3 ur eta 863m3 desinfektatzaile erabili dira, iazko Aste Nagusian baino % 10 eta % 2 gehiago, hurrenez hurren. Bestalde, 578 tona hondar batu dira, % 3 gehiago.

Osasun zerbitzuek 580 pertsona artatu dituzte; 2014ean 492 izan ziren. Gehien bat, traumatismoak, zauri arinak, intoxikazioak eta erredurak. Anbulantziek 110 pertsona eraman zituzten ospitaletara, aurreko edizioko kantitate bera. Intoxikazioei dagokienez, 17 urtez azpiko 10 pertsona artatu behar izan dituzte.

Autobusei dagokienez, Gautxori Bilbobuseko zerbitzu bereziak 48.400 bidaiari izan ditu eta Metroak 2,3 milioi bidaia.

Iruzkinak