20:58

Donostia

Garraioa

Donostia-Baiona: joan-etorria 5 eurotan, Passeusk txartelarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, Baionatik Ipar Euskal Herriko hainbat herritara joateko abantailal emango ditu.

  • Donostiako autobus geltokia. EiTB

    Donostiako autobus geltokia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Passeusk txartelak Donostiatik Baionara joatea ahalbidetuko du, Hendaian tren eta autobus transbordoa eginez, joan-etorriaren truke 5 euro ordainduta.

Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak azaldu duenez, gainera, Baionatik Ipar Euskal Herriko beste hainbat herritara joateko abantailak ere eskainiko ditu billeteak. Hain zuzen ere, bertan linea hauetako bat hautatu ahalko da:

- 811 linea: Baiona/Maule/Atharratze-Sorholüze

- 812 linea: Baiona/Ahurti

- 813 linea: Baiona/Hazparne/Kanbo

- 814 linea: Baiona/Kanbo/Ezpeleta

Txartel konbinatua Euskotren eta Transports64 enpresen arteko elkarlanaren arteko ondorioa da, Akitania-Euskadi euroeskualdeak sustatutako Transfermuga proiektuaren baitan.

Garraio zerbitzu horiei buruzko informazioa 902 543 210 telefono zenbakiak eskura daiteke, edo ondorengo webguneetan: euskotren.eus eta transports64.fr.

Iruzkinak