cerrar buscador

16:54

Gasteiz

Asteazkenean

Emakume batek bikotekidearen erasoa jasan du Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Erasoa asteazkenean egin zuen 35 urteko gizon batek, Abetxukon, bien alaba aurrean zegoela. Gizona atxilotu dute.

  • Artxiboko irudian, Gasteizen egindako protesta bat. Argazkia: EFE.

    Artxiboko irudian, Gasteizen egindako protesta bat. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Emakume batek eraso matxista jasan du Gasteizen; haren bikotekideak egin du erasoa, 35 urteko gizon batek, Abetxukon, bien alaba adingabea aurrean zegoela. Gizona atxilo eraman dute; biktimak ez du salaketarik jarri nahi izan.

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, patruila bat Abetxukora joan zen; izan ere, hainbat lekukok ohartarazia zuten eztabaida handia zutela bi bikotekidek, eta halaber, emakumea ari zela esaten erasoa jasan zuela.

Agenteek tartean zeuden lagunak topatu zituen bertan, eta ikusi zuten emakumea "apur bat ari zela negar egiten" eta "kolperen bat" zuela.

Biktimak esan zuen eztabaida handia izan zutela, eta bikotekideak astindu zuela eta kolpea eman ziola, baina ez zuela nahi salaketarik jarri.

Gizonezkoak onartu zuen eztabaida izan zuela, eta "kolperen bat" eman ziotela elkarri; hortaz, agenteek atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman, argiketa egin eta epaitegiari gertatutakoaren berri emateko.

----------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

uzten fakturan.

Iruzkinak