10:35

Gasteiz

Edukiontziak erre ostean

Gasteizen hainbat edukiontzi erre omen dituen gizona atxilotu dute

Radio Euskadi

Atxilotuak 27 urte ditu, eta edukiontzi batzuei sua eman nahian ari zela harrapatu du Udaltzaingoak.

  • Edukiontzi erreta

    Edukiontzi erreta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azken hilabeteetan Zaramaga auzoan hainbat edukiontzi erre ondoren, 27 urteko gizon bat atxilotu du gaur Gasteizko Udaltzaingoak. Ekintzon ustezko egilea da, Gasteizko Udalak Radio Euskadiri esan dionez.

Iturrion arabera, edukiontzi batzuei sua eman nahian ari zela harrapatu du zelatan zegoen patruila batek. Izan ere, atzo bertan, lau edukiontzi erre zituzten Zaramaga auzoan, eta egilea harrapatzeko operazioa jarri zuen martxan Udaltzaingoak.

Gaur goizean, 06:30 eta 07:30 bitartean, metxero bat eskuan zuen gizon bat ikusi dute agenteek Gasteizko Taldearen kaleak eta Zuia kaleak bat egiten duten lekuan. Paper-zati bat erretzen ari zen, sutea eragiteko asmotan, nonbait. Berehalakoa atxilotu dute, eta hiru txiskero gehiago ere atzeman dizkiote.

Atxilotu ondoren, polizia-etxera eraman dute, galdeketa egitera, Arabako hiriburuan azken hilabeteetan izan diren suteak argitze aldera.

Atzo bertan lau edukiontzi erre zituzten Gasteizko Taldearen kalean, eta bi auto ere kaltetu ziren. Bezperan, astelehenean, beste sute bat izan zen, eta maiatzean, beste bat, denak Zaramaga auzoan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena