10:45

Iruñea

bitxikeriak

Sanferminak uztailaren 3an hasiko dira, Estafetako erlojuaren arabera

I.G. | eitb,.eus

Hiriburu nafarreko kale ezagunean jarri duten atzera kontua hiru eguneko errorearekin programatu dute. Kukuxumusuk baieztatu duenez, akatsa konpondu dute dagoeneko.

  • Estafeta kalean jarritako atzera kontua, gaur. Irudia: eitb.eus

    Estafeta kalean jarritako atzera kontua, gaur. Irudia: eitb.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2015eko sanferminak uztailaren 3an hasiko dira, 6an hasi beharrean, Iruñeko Estafeta kale ezagunean jarritako atzera kontuaren arabera.

Gaur gaurkoz, urtarrilaren 4a, 183 egun falta dira hiriburu nafarreko Udaltxearen plazan txupinazoa botatzeko eta, horrekin batera, aurtengo sanferminak hasteko, baina Estafeta kalean (aski ezaguna da kalea, entzierroen kaleetako bat da eta) jarritako atzera kontuak hiru egunez aurreratu du jaien hasiera.

Kukuxumusuk baieztatu duenez, ordea, erlojua sinkronizatu dute dagoeneko, eta bitxikieria batean geratu da dana.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena