Iruñea
Moreako gasolindegia
Ramon Santxez | Euskadi Irratia
Moreako (Iruñerria) gasolindegian astelehen eta asteartean erregaia hartu zuten dozenaka autok kalteak izan dituzte. 400 euro arteko kaltea izan du auto bakoitzak.
Moreako gasolindegia Iruñerrian. Argazkia: EiTB
Moreako (Iruñerria) gasolindegian astelehen eta asteartean erregaia hartu zuten dozenaka autok kalteak izan dituzte kalitate txarreko gasolioa hartu zutelako, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
400 euro arteko kaltea izan du auto bakoitzak. Gasolindegia bezeroen salaketak aztertzen ari da orain.
Gasolindegi horretara bertara lehenbailehen joateko aholkua eman die Javier Arrastoa Nafarroako gasolindegien elkarteko presidenteak kaltetuei, erreklamazioa berehala eskatzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa