18:22

Iruñea

Alde Zaharrean

Urtebeteko zigorra gizon bati, sexu-erasoa egiteagatik Iruñean

Agentziak | erredakzioa

Halaber, hiru hilabeteko isuna ezarri diote, egunean sei eurokoa, baina bertan behera utziko diote kartzela-zigorra bost urtetan ez badu deliturik egiten.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urtebeteko espetxe-zigorra ezarri diote 51 urteko gizonezko bati, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik, Iruñeako Alde Zaharreko San Nicolas kalean erretzen ari zela.

Epaiak Zigor Arloko 4 zenbakiko Auzitegiak eman du eta, bertan agertzen denez, hiru hilabeteko isuna ere ezarri dio, egunean sei hirukoa, baina bertan behera utziko diote kartzela-zigorra bost urtetan ez baldin badu beste deliturik egiten.

Erasoa iazko urriak 10ean izan zen, San Nicolas kalean; erasotzailea oinez zihoan eta "ustekabean" biktimari eraso egin zion, "ipurditik gogor heldu zion eta, ondoren, eskua sartu zion gona azpitik, 'puta' esaten zion bitartean".

Emakumeak aurre egin zionez, erasotzaileak besotik heldu zion "indarkeriaz" eta "bere borondatearen aurka" San Nicolas plazaraino eraman zuen, biktimak "oihu egiten zuen bitartean, Poliziaren arreta lortu arte".

ta lortu arte".

Iruzkinak