Itxi

Sanferminak

Erabakia

Aurtengo sanferminetan ez dute Riau-Riaua egingo

Erredakzioa

Enrique Maya Iruñeako alkateak azpimarratu du aurtengo sanferminetan ez dutela Riau-riaua ospatuko baina ekitaldi hura berreskuratu nahi duten peñei euren esfortzua eskertu die.

  • Sanferminetako entzierro bat. EiTB.

    Sanferminetako entzierro bat. EiTB.

Enrique Maya Iruñeako alkateak azpimarratu du aurtengo sanferminetan ez dutela Riau-riaua ospatuko baina ekitaldi hura berreskuratu nahi duten peñei euren esfortzua eskertu die.

Kazetarien galderei erantzunez, Riau-riaua berreskuratzeko eskatu duten peñak badaudela esan du Mayak, baina iaz bertan behera utzi behar izan zutela gogoratu du.

Horregatik, azpimarratu du aurten Riau-riaua ez dela egingo, eta gai hura “Sanferminak antolatzeko Mahaian” eztabaidatu dutela adierazi du. “Nire erabakiaren aurka ez dut ahotsik entzun”, bukatu du.