Gizartea -

Sanferminak 2012

Bertan behera utzi dute Riau-Riaua

Plazan piztu diren hainbat liskar eta istiluengatik, Udalbatza ezin izan da udaletxetik irten. Udaltzaingoaren agente bat zauritu da.

Iñaki Cabases, txupina botatzear zegoela. EITB.
San Fermin 2012 Iruñea | Sanferminak hasi dira Iruñean
Bertan behera utzi dute Riau-Riaua, liskarrengatik

02:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten ere ez da Riau-Riaurik egongo sanferminetan. Plazan piztu piztu diren hainbat liskar eta istiluengatik, Udalbatza ezin izan da udaletxetik irten, eta 'Riau-Riau' bertan behera utzi dute.

La Pamplonesa udal musika banda 17:30ean irten da udaletxetik, plazan erraldoiak eta buruhandiak zain zituela. Jarraian, jende artean bidea egiten saiatu da udaltzaingoa, baina ez dute lortu. Lagun gutxi batzuek istiluak piztu dituzte plazan, eta, liskarren ondorioz, alkatea eta zinegotziak ezin izan dira udaletxetik irten.Hainbat lagunek bidea egiten saiatu dira berriz, baina, ekitaldia abiatzeko zailtasunak ikusta, Enrique Maya alkatea udal talde ezberdinetako bozeramaileekin bildu da, eta bertan behera uztea erabaki dute.Udaltzaingoaren agente bat zauritu egin da istiluetan, eta ospitalera igorri dute.Erabakia megafoniatik jakinarazi dute.Aurtengo sanferminetako berrikuntza nagusia zen. 1914an egin zuten estreinakoz Riau-Riaua, eta 1991n egin zen azken Riau-Riaua ofiziala. 1996an ekitaldia berreskuratzen saiatu ziren, baina orduan erebertan behera utzi behar izan zuten.

Festa hasi da Iruñean

2012ko sanferminetako txupinazoak 12:00ak puntu-puntuan piztu eta bota dute, etenik gabeko bederatzi eguneko jaiari hasiera emanda. Aurten zortzi entzierro, 431 ekitaldi izango dira, eta, horrez gain, 'riau-riau' famatua berreskuratuko dute, 16 urteko etenaldiaren ondoren.

Iñaki Cabases Nafarroa Baiko zinegotziak bota du txupina. 12:00ak jotzear zeudela, Udaletxeko balkoira atera da Ane alabarekin batera, plazan zeudenen ikusmina areagotuta. Orduan, eta milaka pertsonen aurrean, honako hitzak esan ditu: "Iruindarrak, pamploneses, pamplonesas, eta gurekin jaiaz disfrutatzera etorri zareten guztiak, ¡Viva San Fermín!, Gora San Fermin!"

Gauzak horrela, Cabasesek ohiko hitzak pixka bat luzatu ditu.

Pelikula baten grabazioaBitxikeri gisa, Iruñeko Udalaren barruan 'Blue Lips' filma egiten ari diren profesional talde bat ere izan da, Nafarroako Cronofia Films ekoiztetxekoak, izan ere, sanferminen hasieran udaletxean bizi duten giroa filmaren grabazioaren parte bat da.

Beraz, Iruña jaietan sartuta dago jada, buru-belarri. Jaietako programan 431 ekitaldi daude: 305 musikalak, 77 haurrentzat, 33 zezenekin lotuta, zortzi instituzionalak eta beste zortzi kirolekin lotutakoak. Aurtengo jaien aurrekontua 2,4 milioi eurokoa da, iazkoa baino % 8 txikiagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea