17:04

Sanferminak

San Fermin Jaiak 2014

Zezenen aurrean 'selfie' bat atera zuen gaztearen bila ari da Polizia

Erredakzioa

Zezenen aurrean bere buruari argazkia ateratzen ari zen gaztearen irudia grabatu zuten telebista kamerek ostiraleko entzierroan.

  • Argazkia atera zuen unea. EFE

    Argazkia atera zuen unea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

San Fermin Jaietako ostiraleko entzierroan zezenen aurrean 'selfie' bat atera zuen gaztearen bila ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Aurten, entzierroen araudi berria onartu du Iruñeko Udalak, eta, horren arabera, arau-hauste larria egin zuen aipaturiko gazteak.

Gazteak zezenen aurrean bere buruari argazkia ateratzen zion unea telebista kamerek atzeman zuten, zezen plazara iritsi aurreko zatian hain zuzen ere.

Iruñeko Udaltzaingoa gaztearen bila ari dira, eta gaurko entzierroan "bereziki erne" egon dira, Iruñeko Udaleko iturriek azaldu dutenez.

Momentuz, ez dute gaztearen arrastorik, ezta haren daturik ere. Dena den, gaztearen bila jarraituko dutela nabarmendu dute.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena