cerrar buscador

10:53

Sanferminak

Bosgarren entzierroa

Urteko arduragabekeria larriena: 'selfie' bat zezenen aurrean

eitb.com

Gazte batek argazki bat egin dio bere buruari, hainbat metro zezenen aurrean korrika egiten ari zela.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Korrikalari gazte batek urteko arduragabekeria larriena egin du sanferminetako bosgarren entzierroan, selfie bat egin baitu zezenen aurrean; hau da, sakelako telefonoarekin argazki bat egin dio bere buruari, adardunen aurrean korrika egiten ari zela.

Telefonicaren eta kailejoiaren artean izan da, entzierroaren 2. minutuan. Zezen taldea pilatuta eta luzatuta iritsi da tarte horretara, eta, une batean, gorriz jantzita zegoen gazte bat lehen zezenaren aurrean jarri da, eta hainbat metro egin ditu telefonoa eskuan bere buruari argazkia egiten ari zela.

Iruñeko Udalak aurten onartutako araudiak debekatu egiten die korrikalariei argazkiak ateratzea eta bideoak grabatzea. Horrenbestez, Udaltzaingoak isuna jar diezaioke, identifikatzen badu.

Iruzkinak