cerrar buscador

12:35

Danborrada 2017

Urtarrilak 20

Dena prest Donostian eta Azpeitian 2015eko Danborradarako

Erredakzioa

Bihar, urtarrilak 20, izango den San Sebastian Egunaren harira, 22.000 donostiar baino gehiagok hartuko dute parte hirian zehar izango diren danborradetan.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Dena ia prest dute Donostian eta Azpeitian datorren astearterako, urtarrilak 20, San Sebastian Egunaren harira 2015eko Danborradaren ospaketarako.

Donostian adin-tarte guztietako 22.000 herritar baino gehiagok hartuko dute parte hirian zehar izango diren danborradetan. Danborradek 24 orduz iraungo dute, eta Raimundo Sarrieguiren doinuez beteko dituzte Donostiako kaleak.

Helduen danborradetan 127 talde izango dira, 15.000 lagun guztira. Iaz baino talde bat gehiago izango da bertan: Urki Arraun Elkartea estreinatuko da aurten. 100 bat kide ditu, sukaldarien jakaz eta mantal zuriaz jantzita joango dira, eta Alde Zaharreko kaleetatik egingo dute ibilbidea, txistulari banda batek lagunduta. Guztira, gizonezkok bakarrik osatutako bederatzi danborrada arituko dira, eta gainerakoak mistoak izango dira.

Umeei dagokionez, 7.000 haur baino gehiagok desfilatuko dute astearte eguerdian. 63 danborradetan banatuta, umeena ekitaldi bitxienetarikoa da. Halaber, XIX. mende hasierako gizarte zibilaren pertsonai adierazgarrienetarikoak izango dira bertan.

4.129 lagunek danborra joko dute eta 10.179k, berriz, barrila (horietatik, 2.125 lagun urketari izango dira). Horrez gain, beste 1.151 lagun tabernariak eta heraldoak, besteak beste, izango dira.

Jaiaren hasiera

Jaia gauerdian hasiko da, bai Donostian baita Azpeitian ere. Donostian, Gaztelubideko danborradak San Sebastianeko Martxa joko du 00:00etan, Jose Ramon Mendizabal danbor nagusiak zuzenduta. Aurten, banderaren altxamenduan Easoko Abesbatzak parte hartuko du, aurten 75. urteurrena ospatzen baitu.

Azpeitian ere bandera altxatuko dute herriko plazan. Aurtengo berrikuntza musikan izango da: danborrekin 'Gure esku dago' abestia joko dute.

Jaia hasi aurretik, ordea, bezperako afari tradizionalak egingo dituzte. Aurten, lehen aldiz, Gaztelubide elkarteak emakumeak izango ditu tartean, eta guztiek ohiko menuaz gozatzeko aukera izango dute (haragi-salda, angulak eta azpizuna).

Haur-danborrada

Asteartea txikien txanda izango da: 50 konpainietan banandutako 5.000 haurrek parte hartuko dute. Arantzazuko Ama ikastolako kide Oihane Boladok, Julen Santano Generalak eta Olatz Cortes Bella Easok zuzenduta, hiriko kaleak igaroko dituzte.

Azpeitiko haur-danborrada ordu erdi beranduago hasiko da. Udalerriko hiru eskoletako ordezkariek jaian parte hartuko dute.

Ekitaldi instituzionalak

Agintariekin egindako ekitaldiei dagokionez, urtarrilaren 19an Hiritar Merituaren Dominak banatuko dituzte. Juan Jose Ocon, Txoko-Txiki, Goienetxe Fundazioa, Kantu Jira eta Maria Jesus Bragado izango dira aurtengo saridunak.

Urtarrilaren 20an, ordea, Urrezko Danborra emango diote aurten Pedro Subijana sukaldariari.

Egitarau berezia EiTBn

ETB1 eta ETB2 kateek egitarau berezia eskainiko du Donostiako eta Azpeitiako Danborradaren harira, astelehenerako, urtarrilak 19, eta astearterako, urtarrilak 20.

Gainera, San Sebastian Egunaren ekitaldi guztiak zuzenean emitituko ditu eitb.eus webguneak, eta horren inguruko eduki guztiak ikusgai izango dira 2015eko Danborradaren atari berezian.

Iruzkinak

  •