Danborrada 2017
Bandera igo dute
Erredakzioa
128 danborradek parte hartuko dute nagusien festan, Urki Arraun Elkarteko danborrada misto berriak jaiarekin bat egin eta gero.
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
2015eko danborrada hasi da gauerdian, Juan Karlos Izagirre alkateak Donostiako bandera igo eta gero. Honenbestez, 24 orduko festari hasiera eman diote danbor-hotsek. 'Jatorra' jubilatuen danborradak bandera altxatzeko ardura izan du, alkatearekin batera.
Era berean, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Tafallan (Nafarroa) festari hasiera eman diote gauerdian. Azpeitian, danborrek eta barrikek ‘Gure esku dago’ren abestia jo dute aurten.
Guztira, 128 danborradek parte hartuko dute nagusien festan, Urki Arraun Elkarteko danborrada misto berriak jaiarekin bat egin eta gero. Danborrada berriak Alde Zaharreko kaleak hartuko ditu txistularien banda baten laguntzarekin.
Bestalde, haurren danborradak kaleak hartuko ditu astearte honetan. Arantzazuko Ama Ikastolak Danbor Nagusia (Ohiane Bolado) aukeratu du. Jenerala eta Laguntzailea, ostera, La Anunciata Ikastetxeak hautatu ditu.
Herritar Merezimendurako Dominak eta Urrezko Danborra
Aldez aurretik, 19:00ak aldera, Herritar Merezimendurako Dominak banatu ditu Donostiako Udalak bilkuren aretoan. Juan Jose Oconek, Txoko-Txikik, Goienetxe Fundazioak, Kantu Jirak eta Maria Jesus Bragado irakasleak jaso dituzte.
Azkenik, Urrezko Danborra emateko ekitaldia astearte honetan egingo dute, 12:30ean. Pedro Subijana sukaldariak jasoko du aurten.
soko du aurten.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa