Itxi

Amarauna

Sagardo denboraldia

Aurtengo sagardoa pitxar gardenean eta kopan emango digute, mahaian eserita gaudela

Sagardogileek prestatu duten protokoloari esker, segurua eta erakargarria izango da aurtengo denboraldia. Bezeroa gertuago izango da eta sagardogileak informazio gehiago eman ahal izango die.

  • Sagardoa kupeletik pitxarrera ateratzen

    Sagardoa kupeletik pitxarrera ateratzen

    26:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Unai Agirre Euskal Sagardoa elkarteko koordinatzaileak eman dizkigu ofizialki otsailaren 5ean hasiko den sagardo denboraldirako xehetasunak. Horrekin batera, ez du ezkutatu sektorearen egoera larria dela eta sagardo enpresa asko kinka larrian daudela pandemiaren ondorioz; ostalaritzako beste etxe dauden bezala. Iazko fakturazioaren ia erdia galdu zuten, 15 milioi euro inguru. Urtarrilaren 25ean indarrean sartuko diren neurriengatik hainbat sagardotegik ez irekitzea erabaki dute, mugikortasuna mugatzearekin ez dielako merezi. Hala ere aurrera begira baikor dira sagardogileak.