Faktoria
Behin-behineko langileak
"Lan eskaintza publikoa da, behin-behinekotasuna murrizteko bide bakarra"
Oihane Yustos | EiTB Media
Apirilaren 22rako Euskadiko gehiengo sindikalak esparru publikoan deitu duen grebaren atarian, behin-behinekotasunaren egoeraren azterketa dugu.
-
Interino edo bitarteko langileen egoera, Hego Euskal Herrian
22:34 min
Apirilaren 22rako sektore publikoan greba deitu du Euskadiko sindikalak. ELA, LAB, SATSE, STEE, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute protesta, esparru publikoan dagoen behin behinekotasuna salatzeko. Batazbesteko % 40tik gorako behin-behinekotasuna dago Euskadiko esparru publikoan, hezkuntza eta osakidezan hortik gorakoa da, langileen erdiek ez dute kontratu finkorik. Euskadin 60.000 langilez ari gara, Nafarroan ia 20.000 dira.
Egoera 'eskandalua' da sindikatuen arabera baina, nola bideratu? 2020ko martxoan Europako Justizia Auzitegiak langileen behin behinekotasunaren aurkako epaia kaleratu zuen eta Espainiar Estatuan egoera horretan dauden beharginen lan baldintzak zuzentzea eskatu zuen. Nola egiten da hori? Aitor Bengoetxea EHUko Lan Zuzenbideko doktoreak azalpenak eman ditu "Faktoria"n.
Irakurketari batu dizkiogu sindikatuen aldarrikapenak, ELAko Igor Eizagirre, LABeko Gorka Berasategi, STEILAS hezkuntza sindikatuko Nagore Iturrioz eta SATSE erizainen sindikatuko Amaia Mayorrek eman dituzte irtenbiderako proposamenak. Lan eskaintza publikoak egitea da guztien aukera baina, ez du bat egiten administrazio orokorreko Interinook sindikatuak. Yolanda Ganuza bozeramailearen hitzetan, euren kasuan "abusua" egon dela onartu du Europako Auzitegiak eta euren lanpostuak zuzenean, lan eskaintzarik egin gabe, finko bihurtzea eskatzen dute.