Publizitatea
Itxi

2021/04/08

14:25

Ekonomia

Lan-gatazka

Erregistratu dute enplegu publikoa defendatzeko apirilaren 22ko greba deialdia

agentziak | eitb media

Behin-behinekotasun maila "onartezina" amaitzea eta lanpostuen "kontsolidazioa" eskatzen dute.

  • Osakidetzako langileak. Argazkia: Efe

    Osakidetzako langileak. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek apirilaren 22rako sektore publikoan deitu duten greba erregistratu dute. "Behin-behineko milaka langileren kontsolidazioa" eta behin-behinekotasun maila "onartezina" amaitzea eskatuko dute.

Sindikatuek argudiatu dutenez, lanuztea deitzea erabaki dute "Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakunde eta alderdi politikoek erantzun egokirik" ez diotelako eman "sektore publiko osoko behin-behinekotasunaren eta enplegu publikoaren suntsipenaren arazo larriari".

Azpimarratu dutenez, "ia administrazio guztietan dauden behin-behinekotasun mailak onartezinak dira".

"Eusko Jaurlaritzak aitortu du euskal sektore publikoak Espainiako Estatuko eta Europako behin-behinekotasun maila altuena duela, % 40tik gorakoa, eta errealitate hori sistematikoki, orokorrean eta batzuetan modu irregularrean errepikatzen dela sektore guztietan", azaldu dute.

Sindikatuek salatu dute egoerari aurre egiteko "borondatea hutsaren hurrena" izan dela, eta "mobilizazioaren bidea besterik ez" dutela utzi. Horregatik, gaur goizean erregistratu egin dute apirilaren 22rako greba deialdia.

"Sektore publiko guztia" osatzen duten langile guztiak deitu dituzte protesta ekitaldian parte hartzera, udaletako, aldundietako, Osakidetzako, hezkuntzako, Administrazio Orokorreko, Justiziako, Garraio Publikoko, komunikabide publikoetako eta gainerako sektoreetako beharginak.

"Enplegu publikoa sortzea, eta egunero zerbitzu publikoak aurrera ateratzen dituzten, pandemian ezinbestekoak diren eta urte askotan behin behineko langileak izan direnen lanpostuak kontsolidatzea" aldarrikatu dute.

Egoera hori salatzeko, lehenik elkarretaratzeak egingo dituzte lantokietan apirilaren 15ean, eta gero iritsiko da greba, hilaren 22an.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena