Faktoria
Errezeta
Ziazerba eta sagar entsalada eta konpota prestatu ditu Julen Bazek
"50 next" zerrendan sartu dituzte Jon eta Mikel Zapiain sagardoaren alorra berritu dutelako, eta sagarra osagai nagusi gisa hartuta, menu proposamena egin digu Garena jatetxeko Julen Bazek.
-
sagarrak
18:22 min
"The world's 50 Best Restaurants" jardunaldiaren testuinguruan, “50 Next” izeneko proiektu berria jarri dute ahai gainean, gastronomiaren alorreko hurrengo belaunaldiko liderrak identifikatzeko. Zerrenda horren lehen ekinaldia joan zen astean atera da nazioartera. 20 eta 35 urte arteko 43 gazte daude zerrendan, 34 herrialdetakoak. Eta horien artean daude Astigarragako Jon eta Mikel Zapiain, sagardoaren alorra berritu dutelako. Euren lanaren berri eman digute "Faktoria"n eta, ondoren, Julen Baz sukaldaria ere zoriondu dugu, 35 urtezko azpiko Estatuko sukaldari onenen sarirako hautagaia baita.
Ondoren, sagarra osagai nagusi gisa hartuta, menua prestatu digu Garena jatetxeko sukaldariak:
-Ziazerba eta sagar entsalada
-Sagar konpota