Itxi

Faktoria

Greenpeacen erreakzioa

Lorea Flores: "IPCCren txostena gakoa izan liteke klimaren alde eta Gobernuen kontra sententziak lortzeko"

JOne Larrañaga | EITb Media

Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzaileak dio Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak zehazten dituzten helburuak ez datozela bat klima babesteko helburuekin; "ekintzak, are eta gutxiago".

  • Lorea Flores, Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzailea

    Lorea Flores, Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzailea

    6:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lorea Flores Greenpeacek Hego Euskal Herrian duen koordinatzailaren arabera, Nazio Batuen gobernu arteko aditu taldeak atzo argitaratu zuen txostena "gakoa" izan liteke enpresak eta gobernuak auzibideetatik behartzeko klima aldaketari galga jarri diezaioten. Gogoratu du, Frantziako eta Alemaniako erakundeen aurka edota Holandan Shellen kontra zigor sententziak ezarri dituztela auzitegiek eta, Floresek "Faktoria"n esan duenez, IPCCren txostenak indartu egingo luke bide horren eraginkortasuna.

Ekintzaile ekologistak iritzi dio azaroan Glasgowen egingo den goi bileran aukera paregabea dutela munduko agintariek klimaren aldeko helburuak berritu eta oraingo joerak aldatzeko eta gogoratu du erkidegoek ere badutela zer egina. "Ez gara bide onean ari", esan du eta zera gaineratu: "Ez Nafarroako Gobernuak ez Eusko Jaurlaritzak euren estrategian zehazten dituzten helburuak ez datoz bat klima aldaketaren kontrako helburuarekin; ekintzak, are eta gutxiago".