Gizartea -

Krisi klimatikoa

Bruselak klima aldaketa geldiaraztea posible dela uste du, baina "erabakitasuna" eta batasuna eskatu ditu

Europako Batzordeak Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldearen txostenari erreferentzia eginez "krisi klimatikoari aurre egiteko premia" erakusten duela adierazi du.

Kanadan izandako sute bat. Artxiboko argazkia: EFE.
Kanadan izandako sute bat. Artxiboko argazkia: EFE.
Kanadan izandako sute bat. Artxiboko argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak astelehen honetan adierazi duenez, ez da "beranduegi" joera hausteko eta krisi klimatikoa geldiarazteko. Nolanahi ere, klima aldaketaren aurkako borrokan erabakiak hartzea eta bat eginda jokatzea ezinbestekoa izango dela azpimarratu du.

Frans Timmermans Europako Itun Berdearen Europako presidenteordeak Twitteren zabaldu duenez, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldeak (IPCC) egindako txostenak "krisi klimatikoari aurre egiteko premia" erakusten du.

"Ez da beranduegi joera hausteko eta klima aldaketa saihesteko, baina erabakitasunez eta batasunez jokatzen badugu lortuko dugu", idatzi du herbeheretarrak, eta krisia "mundu mailakoa" dela gogorarazi du.

Ildo berean, Europar Batasuneko politika ekologikoaren arduradun nagusiak azpimarratu duenez, berotze globala 1,5 gradu zentigradutik behera mantentzeak "mundu mailako emisioak zerora murriztea eskatzen du" eta baita "hori lortzeko politikak azkar hedatzea".

Charles Michel Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, txostenaren ohartarazi duenez, "ez dago denborarik berotze globala geldiarazteko eta planetaren bizitzan zorigaiztoko aldaketak saihesteko". "Baina lor dezakegu. EBk klima neutraltasunerako bidea erraztu zuen 2050erako. Erronka bat da, baina baita mundu hobea, zuzenagoa eta oparoagoa lortzeko aukera paregabea ere", gaineratu du Belgikako lehen ministro ohiak.

Riberak eraldaketa ekonomikoa "bizkortzea" proposatu du

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak eredu ekonomikoaren eraldaketa "bizkortzea" proposatu du, klima aldaketari aurre egiteko.

Riberaren ustez, klima aldaketaren aurka borrokatzeko eredu ekonomikoaren eraldaketa "atzeraezina da". "Ezin ditugu neurri zuzentzaileak atzeratu, ez 2050erako, ezta 2030erako ere", azpimarratu du.

Bestalde, Ione belarra Gizarte Eskubideen eta 2030 Agenda ministroak berretsi du "ezinbestekoa" dela trantsizio ekologiko justu bat egitea. "Gehien kutsatu dutenek eta kutsatzen jarraitzen dutenek modu aktiboan erantzun behar dute", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Europar Batasuna Brusela albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Suteak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Uholdeak Bero-boladak Larrialdi klimatikoa 2024 Lurrikaretan hildakoak