Itxi

Faktoria

COP26

Sainz de Murieta: "Petrolioa eta gasa ere fosilak dira eta horiek murrizteko konpromiso argirik ere ez dago"

P.G. | EITb Media

BC3ko ikerlariaren hitzetan, Glasgowko goi bilerak ondorio gazi-gezak utzi ditu: "Alde onean kokatu dezakegu lehen aldiz aipatzen dela ikatzaren ekoizpena eta kontsumoa murriztu behar direla, nahiz eta ez den esaten bertan behera utzi behar direla".

  • Elisa Sainz de Murieta, BC3ko ikerlaria

    Elisa Sainz de Murieta, BC3ko ikerlaria

    9:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlariaren iritzirako, argi geratu da Glasgown, ikatzaren gaiari dagokionez, tirabira bat dagoela garapenean dauden herrialdeak eta garatuak daudenen artean: "Indiak eta Txinak batez ere, diote, zuek, herrialde garatuek kutsatu duzue eta lortu duzue garapena eta orain guk ezin dugu gure garapena jokoan jarri eta denbora batean behintzat, ikatza beharrezkoa daukagu". Horrenbestez, epeekin jolasten ari direla uste du, garapenean dauden herrialdeek denbora gehiago eskatzen dutelako deskarbonizazio bidean buru belarri murgiltzeko.

Goi bileraren emaitzei buruz, ondorio "gazi-gezak" utzi dituela esan du "Faktoria"n egindako elkarrizketan: "Alde onean kokatu dezakegu lehen aldiz aipatzen dela goi bilera batean ikatza, nahiz eta ez den esaten bertan behera utzi behar dela ekoizpena eta kontsumoa; murriztuz joan behar dela eta eraginkorrak ez diren diru laguntzak murriztu behar direla. gobernu guztiek diruz laguntzen dute ikatzaren ustiaketa, baita Europan ere, ez dezagun indar guztia Indian jarri".

Alde onean kokatu du baita ere osatutako akordioen agiriari "urgentziaren kutsua" sumatzen zaiola: "Glasgowtik atera da urtero eguneratu behar direla konpromisoak, argi geratu delako adostu dena nahikoa ez dela".

Konpromisoak ez direla lotesleak eta horrek adostutakoaren eraginkortasuna zalantzan jartzen ote duen galdetuta, Elisa Sainz de Murietak adierazi du "adostutakoa zorrotz jarraitzea beste aukerarik ez dagoela. Egia delako ez direla akordio lotesleak baina lotesleak izango balira ere ez legokeelako bermatuta beteko dituztenik".