Itxi

Faktoria

Hezkuntza ituna

Larruzea: "Hezkuntza hitzarmenean ezingo dugu dena adostu, baina norabideak bai; eta hori inportantea da"

JOne Larrañaga | EITb Media

Hezkuntza eragileen parte-hartze handiagoa nahi lukeen arren, Gonzalo Larruzea eskola antolaketa eta didaktika aditua baikor agertu da, orain bai, akordioa lortuko delakoan: "Abagune egokia da balio publikoak indartzeko".

  • Gonzalo Larruzea

    Gonzalo Larruzea

    28:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gonzalo Larruzea Didaktika eta Eskola Antolaketan doktorea, ikuskaria eta hezkuntza hitzarmenaren eragilea da. Eurkadi Irratiko "Faktoria"n esan duenez, arabera, "inoiz baino abagune egokiagoa da hau balio publikoak indartzeko", eta euskal eskola eraldatuko duen akordioa ere bide horretatik etorriko dela uste du; Aukera izango dela, horrenbestez, eskola publiko eta hitzartutakoaren arteko dikotomia gainditu ahal izateko.

Parlamentuan karta fundazional bat onartzea proposatu du Larruzeak, bermatuta gera dadin eskolek ez dutela diskriminiatzen, ez dutela irabazi asmorik eta gizartearen aniztasunaren araberako mailan onartzen dituztela jatorri ezberdinetako ikasleak. Karta horretara bildutakoek "gizarte intereseko eskola" bihurtuko lirateke, eta finantziazio publikoa lukete. Hartara, administrazioaren titularitateko eskolak eta gizarte intereseko eskolak bereiziko lirateke euskal sisteman.

Hezkuntzaren deszentralizazioa bultzatzea, matrikulaziorako udal bulegoak sortzea eta eskolen autonomian aurrera egitea dira Larruzeak, besteak beste, segregazioari aurre egiteko eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko egin dituen beste proposamen zehatz batzuk. Hizkuntza ereduari dagokionez, "ezkorrak" ez izateko deia egin du. Uste du tokian tokiko egoerak kontutan hartuta etorri behar duela hizkuntza ereduaren erreformak, beti ere, "marko komun berri bat adostuta".