Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Play-offak

Tolosaldeak, Lekittarrak eta Samertolameuk aurrerapausoa eman dute play-ofeko lehen jardunaldian

A. B. E. | EITB Media

Emakumezkoen play-offean Tolosaldea nagusitu da Deusturen aurretik. Gizonezkoen mailan Lekittarra izan da onena erakustaldia emanda, eta Samertolameuk bigarren amaitu du.

0:33

Lekittarrak, Samertolameuk eta Tolosaldeak datorren denboraldian maila gorenean lehiatzeko aurrerapausoa eman dute larunbat honetan (irailak 17) Bermeon jokatu den play-offeko lehen jardunaldian. Tolosaldea nagusi izan da emakumezkoen mailan eta Lekittarra gizonezkoenean.

Emakumezkoen play-offeko lehen ziabogan 7 segundo atera dizkio Tolosaldeak Deusturi. Maniobra kaskar egin du talde gipuzkoarrak, baina Bizkiko taldea ere ez da fin ibili. Itzuliko luzean abantaila handitu du Tolosaldeak eta garaipena bereganatu du Deusturi 16 segundo aterata. Abantaila handia erdietsi du Tolosaldeak igandeko bigarren jardunaldirako.

Gizonezkoen play-offean Lekittarrak egin ditu marka onenak ziaboga guztietan, eta irabazlea izan da. Lehen ziabogan Lekeitiko taldeak 2 segundo atera dizkio Bueuri, 5na segundo Samertolameuri eta Pedreñari, eta 6 segundo San Pedrori. Bigarren luzean abantaila handitu du Lekittarrak; 6 segundoko tartea ireki du Bueurekiko, 10ekoa Samertolameurekiko, 12koa Pedreñarekiko eta 16koa Sanpedrorekiko. Hirugarren ziabogan Bizkaiko taldeak 9 segundo sartu dizkio Bueuri, 11 Samertolameuri, 16 Pedreñari eta 21 San Pedrori. Azken luzean, erakustaldia biribildu du Lekittarrak 21 minutuko markarekin. Samertolameu izan da bigarren 16 segundora, eta Bueu hirugarren 18ra. Laugarren amaitu du San Pedrok eta bosgarren izan da Pedreña; biek Lekeitiko taldeak baino 26 segundo gehiago behar izan dituzte lanak bukatzeko, baina San Pedro 90 ehunen azkarragoa izan da. Gauzak horrela, Lekittarrak 5 puntu pilatu ditu, Samertolameuk 4 puntu, Bueuk 3, San Pedrok 2 eta Pedreñak 1.

Gizonezkoen play-offeko 1. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Gizonezkoen play-offeko 1. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

a

Emakumezkoen play-offeko 1. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media