Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

NESKEN ONDOAN BANDERA

Oriok geldiezin jarraitzen du Hondarribiko Bandera irabazita

A. B. | EITB Media

Denboraldiko zazpigarren bandera lortu dute oriotarrek, bigarren luzean erabaki den estropadan nagusitu eta gero. Euskotren Ligako sailkapenean bost puntura zabaldu dute Arraun Lagunakekiko errenta.

1:01

Oriok irabazi du Hondarribiko Bandera eta bere bolada bikainari jarraipena eman dio zazpigarren bandera jarraian lortuz. Arraun Lagunak azken luzean atzean utzi eta gero, oriotarrek bost puntuko abantaila lortu dute Euskotren Ligako sailkapenean.

Ligako lehen bi sailkatuek lehia estua izan dute hasieratik. Lehen luzean Arraun Lagunak izan da aurretik eta lan erditan bi segundoko errenta izan du Oriorekiko. Ziaboga egin bezain pronto, aldiz, oriotarrek aurrea hartu dute eta garaipenaren bila joan dira. Azkenean, bost segundora sartu da Arraun Lagunak. Hirugarren posturako lehian, Tolosaldea nagusitu da 11 segundora helmugaratuta. Laugarren amaitu du Donostiarrak, 17 segundora.

Euskotren Ligako sailkapen nagusian, Orio da lider sendoa 34 punturekin. Bigarren da Araun Lagunak, 29rekin. Hirugarren postuan Donostiarra dago 14 punturekin, eta laugarrenean Tolosaldea 13rekin.

Hondarribiko Banderako sailkapena

Hondarribiko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako Sailkapen nagusia

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media