Itxi

Euskotren Liga: Orio

Euskotren Liga: Orio

Euskotren Liga: Orio

Getxoko Bandera

Oriok bere bosgarren bandera irabazi du jarraian

I. G. | EITB Media

Arraun Lagunak taldearen aurretik iritsi dira helmugara berriz ere bere bosgarren bandera lortzeko. Lehenengo estropada izan ezik, Oriok irabazi ditu gainerako bandera guztiak.

1:14
Orio

Orioko ontzi gipuzkoarrak denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Euskotren Ligan, Getxoko XIV. Banderan Abrako barruko uretan garaipena lortuta.

Oriokoak bere aurkari handienari gailendu zaizkie, Arraun Lagunaki, oraingoan bi segundo pasatxogatik. Horien atzetik Tolosaldea, hirugarren lehen aldiz, eta Donostiarra iritsi dira.

Horrela, Orio sailkapen nagusiko liderra da bost garaipenekin. Arraun Lagunak du atzetik bi garaipenekin, Donostiarrak eta Tolosaldeak bandera bat lortu gabe jarraitzen dutelarik.

Euskotren Ligako Getxoko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media

Euskotren Ligako Getxoko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media