Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Play-offa: Portugalete

Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligara igo dira

I. G. | EITB

Kaltetu handiena Kaiku izan da, ez baita gai izan miraria lortzeko, eta, ondorioz, mailaz jaitsiko da.

  • Santurtzi eta Chapelako arraunlariak. Argazkia: EITB

    Santurtzi eta Chapelako arraunlariak. Argazkia: EITB

Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian, igande honetan bukatu den play-offean lehen bi postuak eskuratu ondoren.

Sotera, larunbatako estropadan lanak ongi eginda, bigarrena (Chapela) 8 segundora zuela abiatu da. Azken horren eta Arkoteren artean egon da bigarren postua eskuratzeko lehia. Bestalde, Kaiku mirariaren bila atera da, ia minutu erdira, eta Tiran inongo aukerarik gabe zegoen.

Bigarren jardunaldiko estropadan, Kaikuk lehenengoan atera ez zuen grina izan du, eta parez pare lehiatu da Santurtzirekin lehen postua eskuratzeko. Hala, aldea segundo bakarrekoa izan da bigarren ziabogan, baina 5 segundora zabaldu du hirugarrenean, garaipena ziurtatzeko.

Tiran izan da amaitzen lehena, 20:28ko denborarekin. Haren atzetik heldu da Kaiku; 20:13ko denbora egin du eta aurkarien marken zain geratu da. Arkotek, berriz, 4 segundo gehiago behar izan ditu.

Kaikuren lana, baina, ez da nahikoa izan, Chapela 20:08ko denbora eginda helmugaratu baita, datorren denboraldian maila gorenean postu bat eskuratzeko. Estropadako garailea Santurtzi izan da berriz, 20:04ko marka eginda.

Play-offeko sailkapena.

Play-offeko sailkapena.

Portugaleteko Bandera

Portugaleten lehiatu den denboraldiko azken banderan, Getaria, Hondarribia, San Juan eta Lekittarra atera dira lehen txandan. Getaria eta Hondarribiaren artean egon da lehia, biak parez pare estropada osoan zehar. Gainera, elkarrengandik oso gertu joan dira une oro, 3 metro baino gutxiagora, baina bakoitza bere kaletik. Azkenean, Getaria izan da lehena, 19:49ko denbora eginda. Hondarribia 2 segundora heldu da, San Juan 21era eta Lekittarra 47ra.

Ohorezko txandan, Donostiarra, Urdaibai, Zierbena eta Orio atera dira. Zierbenak hartu du aurrea hasiera batean, baina gutxi iraun dio. Azken luzeetan, Orio izan da gidari, eta irabazlea azken unera arte erabaki ez den arren, Aranberriren trainerua izan da garailea 19:40ko denbora eginda. Zierbena 2 segundora heldu da, Urdaibai 20ra eta Donostiarra 29ra.

Hala, Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta, ondorioz, Eusko Label Ligako 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu.

Portugaleteko Banderako salkapena.

Portugaleteko Banderako salkapena.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.