Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskadiko Txapelketa

Zierbena txapeldun, Lekeition erakustaldia emanda

eitb.eus

Bizkaitarrek lehen aldiz irabazi dute Euskadiko Txapelketa Lekeition aise gailenduta. Hondarribia bigarren izan da, Donostiarra hirugarren eta Bermeo laugarren.

  • Zierbenako arraunlariak, garaipena ospatzen

    Zierbenako arraunlariak, garaipena ospatzen. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Zierbenak bere historiako lehen Euskadiko Txapelketa irabazi du ostiral honetan, Lekeitioko uretan. Bizkaitarrek erakustaldia eman dute bigarren txandan eta alde nabarmenarekin gailendu da, aurkariei aukerarik eman gabe.

Irabazleek Bermeo-Urdaibaik lehen txanda egindako denbora izan dute erreferentzia bezala. Urdaibaik lehia estua izan du Oriorekin txanda horretan, eta azkenean olatuak hobeto aprobetxatu dituen trainerua gailendu da, 'Bou Bizkaia' alegia. Oriotarrek azkenean txapelketako seigarren denborarekin konformatu behar izan dute.

Bigarren txandan, Zierbenarekin batera, Hondarribia aritu da, iazko txapelduna eta faborito nagusienetako bat. 'Ama Guadalupeloa' ontziak zazpigarren txapela jantzi nahi zuen. Baina Zierbenak ez dio aulerartik eman. Zunzunegiren mutilek denborarik onena egin dute lehen ziabogan jada, Donostiarrak sgeundo bat gehiago egin du, Hondarribiak bi eta Santurtzik zazpi. Soterak egun beltza izan du.

Bigarren txandako denborak lehenengokoak baino nabarmen hobeak izan dira hasieratik, eta Zierbenakoek ondo eutsi diote estropadako lidergoari.

Horrela, bizkaitarrak 13 segundoko atera diote helmugan Hondarribiari eta 18koa Donostiarrari. Laugarren denborarik onena Bermeorena izan da, Zierbenak baino 25 segundo gehiago eginda. Santurtzi bosgarren izan da eta Orio seigarren.