Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

EUSKO LABEL LIGA

Santurtzik bigarren Eusko Label Liga kateatu nahi du; Hondarribiak, hori eragotzi

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Moreek 6 puntuko aldea dute "Ama Guadalupekoa” ontziarekiko, txapelketa amaitzeko bi estropada falta direnean.

  • Santurtzi eta Hondarribia Kontxako Banderan

    Santurtzi eta Hondarribia Kontxako Banderan. Argazkia: EFE

Santurtzik, Eusko Label Ligako liderrak, denboraldi historikoa biribildu nahi du asteburu honetan Bermeon eta Portugaleten, bere eskuetan baitu traineruen liga nagusiko koroa bigarrenez jarraian bereganatzea, Kontxako Bandera irabazi eta astebetera.

Iker Zabalak entrenatutako koadrilak moralaz gainezka ekingo die azken bi estropadei, Donostiako badian arraunak altxatzea lortu baitzuten joan zen asteburuan, 36 urteren ondoren, 'Arrauneko Olinpiada' izenekoaren historiako edizio estuenean, Hondarribiari 46 ehuneneko aldea besterik ez baitzion atera.

Ama Guadalupekoa da bizkaitarrei txapeldunaren koroa kendu diezaiekeen aurkari bakarra; alabaina, horretarako sei puntuko aldea irauli beharko du sailkapen nagusian. Balentria hori zaila da, bizkaitarrek denboraldiaren azken zati honetan duten errendimendua ikusita.

Izan ere, Ioseba Amunarrizek gidatzen duen taldeak, abuztu hasierako estropadetan, bi ontzien artean sailkapenean zegoen tartea murriztea lortu zuten; aitzitik, santurtziarrak iazko garaipena errepikatzeko egoera ezin hobean kokatu ziren Aresen eta Moañan irabazitako jardunaldien ondoren.

Denboraldiari amaiera emango dioten bi hitzordu horiek honako hauek dira: Bermeoko XXXIX. Ikurrina (gaur, 18:50), itsaso zabalean, eta XLVII. El Corte Ingles Bandera (igandea, 12:30), Bilboko Itsasadarreko estropada eremuan, Portugalete parean.

Gaurko jardunaldiaren ostean, Santurtzi eta Hondarribiaren arteko aldea hiru puntukoa edo txikiagoa balitz, azken estropada hori erlojupeko eran jokatuko litzateke.

Donostiarrak, Oriok, Zierbenak, Bermeok, Ondarroak eta Cabo da Cruzek osatuko dute urteko azken bi banderen lehian parte hartuko duten zortzi partaideen sorta.

Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak

Aurretik, larunbateko 17:40an eta igandeko 11:20an, gizonezkoen bost ontzi eta emakumezkoen lau lehiatuko dira traineruen bi liga handietako play-offetan, batzuk igotzeko asmoz, eta beste batzuk mailari eusteko xedearekin.

Gizonezkoetan, Galiziako Tiranek (Eusko Labeleko azken-aurreko sailkatua), Getariak eta Kaikuk (KAE 1eko lehen eta bigarrenak), eta Galiziako Ligan txapeldun eta txapeldunorde izan diren Samertolameu eta Bueu lehiatuko dira.

Bost ontzi horiek erlojuaren kontrako bi estropadetan jardungo dute, hurrengo denboraldian maila gorenean aritzeko bi posturen bila, hau da, batetik, KAE 1era jaitsi den Zarautzek galdu duena, eta, bestetik, Tiranek galdu nahi ez duena.

Emakumezkoetan, Hondarribiak (Euskotren Ligako azkena) defendatuko duen postua izango da jokoan egongo den bakarra. Toki horren aiduru ibiliko dira Tolosaldea eta Deustu (ETE Ligako lehen biak) eta Galiziako txapeldun izan den Cabo da Cruz. Galiziatik ontzi bakarrak egingo du arraun, Chapelak play-offetan parte hartzeari uko egin baitio.

BERMEOKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

----------------------------------------

BERMEOKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

Joera

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

  • Ostirala

Iragarpena

Gaur

2024/12/15

Igandearen lehenengo partean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Iparraldean eta hego-mendebaldean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Elur-kota 1200-1400 metrora egongo da. Hego-ekialdean ateri eutsiko dio ziurrenik, ostarteekin. Arratsaldea aurrera joan ahala atertu egingo du eta gainerako tokietan ere zabalduko dira ostarteak. Egunaren erdiko orduetan haizeak iparraldetik joko du, egunaren amaieran ahul eta aldakor geratuko da. Tenperatura maximoak jaitsiko dira, batez ere iparraldekoak, eta barnealdeko altuenak 10 ºC-tik beherakoak izango dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 7/12 ºC
  • Donostia:6/11ºC
  • Gasteiz:2/8 ºC
  • Iruña:3/9 ºC
Bihar

2024/12/16

Giro eguzkitsua nagusi astelehenean. Goizean hegoaldeko zenbait lekutan laino trinkoa agertuko da eta kostako zaio jasotzea; egunaren bigarren partean goi-hodei batzuk agertuko dira. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere Kantauri isurialdean; lainopean geratuko diren tokietan jaitsiko dira. Tenperatura minimoak jaitsiko dira denean eta hegoaldean izotza egingo du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 6/12 ºC
  • Donostia:5/11ºC
  • Gasteiz:-1/8 ºC
  • Iruña:-1/10 ºC
Etzi

2024/12/17

Oraindik ez ditugu daturik jaso. Begiratu minutu gutxi barru. Eskerrik asko.

Tenperatura:

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 03:07:00
    15:34:00
  • Itsasbehera 09:15:00
    21:32:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 4.5 / 4.42
    B: 0.84 / 0.97
  • Eguzkia UTC 07:38:00
    UTC 16:38:00
  • Ilargia 16:23:00
    08:04:00

2024/12/15

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; egunaren lehenengo partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsalde-gauean ipar-ekialdekoa. Azken orduetan baretu eta 2ko indarra izango du. Itsaskirria edo itsaskia izango da, eta gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta gero 1 m ingurukoak.

Bihar
  • Itsasgora 03:52:00
    16:19:00
  • Itsasbehera 10:03:00
    22:16:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 4.55 / 4.36
    B: 0.82 / 1.02
  • Eguzkia UTC 07:39:00
    UTC 16:38:00
  • Ilargia 17:29:00
    09:06:00

2024/12/16

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, hego-ekialdekoa nagusi izanik. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/12/17