Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda

A. B. E. | EITB Media

Bermeoko taldea nagusi izan da Kontxako bigarren jardunaldian eta lehenengoa ere irabazi zuenez bandera bereganatu du. 8 segundo atera dizkio Donostiarrari eta 22 Hondarribiari.

1:16
Urdaibai garaile

Urdaibaik irabazi du 2022ko Kontxako Bandera igande honetan (irailak 11) jokatu den bigarren jardunaldian nagusituta. Bermeoko taldeak lehen jardunaldia irabazi zuen eta seigarren Kontxako Bandera gehitu du bere palmaresera.

Bermeoko traineruak lehen jardunaldian eskuratutako Hondarribiarekiko eta Donostiarrarekiko ia zortzi segundoko errentareki ekin dio ohorezko txandari. Urdaibai buruan jarri da hasieratik; Donostiarrak gertutik jarraitu dio, baina Hondarribia azkar geratuta da atzeratuta. Ziabogara parean iritsi dira bi taldeak, baina Donostiarrak segundo bat lehenago egin du maniobra. Hala ere, itzuliko luzean lehen lasterketa burua hartu du Urdaibaik, zuloa ireki du Donostiarrarekiko eta garaipena erdietsi du 19 minutu eta 36 segundoko markarekin Donostiakoei 8 segundo aterata. Hondarribia 22 segundora helmugaratu da eta Getaria 35era. Bigarren jardunaldiko laugarren postua lehen txanda irabazi duen Zierbenarentzat izan da.

Bi jardunaldiak kontutan hartuta Urdaibai izan da onena 38 minutu eta 57 segundoko denborarekin. Bigarren postua Donostiarrarentzat (39:13) izan da 16 egundora eta Hondarribia (39:27) geratu da hirugarren posutuan irabazlearekiko 30 segundora.

Lehen txanda

Lehen txandan Orio, Zierbena, Ondarroa eta Kaiku lehiatu dira. Orio izan Ziabogako maniobra egiten lehena; 2 segundo atera dizkio Zierbenari, eta bosna Kaikuri eta Ondarroari. Itzuliko luzean Zierbena jarri da buruan, baina Oriok erritmoa bizitu du azken 600 metroetan lehenengo postuan helmugaratu da. Hala ere epaileek 3 segundoko zigorra jarri diote kale ez errespetatzearren, eta Zierbena izan da txandako irabazlea 20 minutu eta 2 segundoko markarekin. Oriok (20:04) bigarren amaitu du txanda 2 segundora, Kaiku (20:05) 3 segundora helmugaratu da, eta Ondarroa (20:13) 11ra.

a

Kontxako Banderako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Kontxako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

2022ko Kontxako Banderako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media