Arrauna
Batzar polemikoa
Pedro Andueza, TKE Ligako presidente berria
Erredakzioa
Javier Gonzalezek dimisioa aurkeztu zuen eta presidente berria aukeratu zuten Portugaleten egindako batzarrean. Miguel Bediak, Maixabel Diagok eta Jose Manuel Sotelok osatuko dute Zuzendaritza berria.
TKE Ligako Ezohiko Batzarra egin zen ostiralean Portugaleten eta Javier Gonzalezek dimisoa aurkeztuta, Pedro Andueza izendatu zuten presidente.
Batzarra egitea, Hondarribia, San Pedro, San Juan, Zumaia, Castro, Pedreña eta Astillero taldeek eskatu zuten urte hasieran hautatu zen Zuzendaritza Batzordea aldatzeko.
Atzora arte TKE Ligako presidentea zen Javier Gonzalezek dimisioa aurkeztu zuen, eta orduan, eztabaida Portu zen TKE Ligako Ezohiko Batzarrean. Pedro Anduela izango da presidente berria, eta Zuzendaritza Batzordea honako kide hauek osatuko dute: Miguel Bediak (Pedreña), Maixabel Diagok (San Juan), eta José Manuel Sotelok (Tiran).
Hondarribia, San Pedro, San Juan, Zumaia, Pedreña, Castro, Astillero eta Tiran taldeek eman zuten Pedro Anduela presidente izendatzearen aldeko botoa, aldeko zortzi boto guztira. Ezezko botoa eman zutenak; Kaiku, Urdaibai, Portugalete eta Zierbena izan ziren.