Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Galizian

Zierbenak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Moañan

EITB MEDIA

Galipoek estropada bikaina egin dute eta 5 segundo atera dizkiote Hondarribiari eta 13 Urdaibai Eusko Label LIgako liderrari.

1:19
Zierbena

Zierbenak denboraldiko bere bigarren bandera irabazi du Illa do Samertolameuko ganderan gailenduta. Ontzi bizkaitarrak estropada bikaina egin du, batez ere azkenengo luzean, eta garaipen horri esker, Eusko Label Ligako koroa irabazteko lehian sartu dira.

Sailkapenari dagokionez, Urdaibaik lider jarraitzen du. Bou Bizkaia hirugarren izan da banderako sailkapenean, Zierbenak baino 13 segundo gehiago eginda. Bigarren Hondarribia izan da, eta Donostiarra laugarren.

Ohorezko txandan berdintasuna izan da nagusi. Lau ontziak segundo berean aritu dira arraunean lehen luzean eta lehenengo aldeak lehenengo ziabogaren ostean zabaldu dira. Maniobran azkarrena Hondarribia izan da, Zierbena eta Donostiarra segundo bat gehiago erabili dute eta Urdaibaik, aldiz, bi gehiago.

Joseba Amunarrizen ontziak denborarik onena egin du bigarren eta hirugarren ziabogetan, Oriok bigarren txandan egindakoa hobetuz. Donostiarra zortzi segundo atzetik zetorren hirugarren luzean eta Urdaibai 5 segundora, banderaren irabazlea Hondarribia eta Zierbenaren artean zegoen.

Galipoen garaipena laugarren eta azken luzean erabaki da. Erakustaldia eman dute hor Zierbenako arraunlariek. Ondorioz, garaipena erdietsi dute eta azkenean 5 segundo atera dizkiote Hondarribiari, 13 Urdaibairi eta 17 Donostiarrari.

Bigarren txandan, Orio izan da azkarrena, nabarmen, Caboren, Getariaren eta Lekittarraren aurretik. Lehenengoan aldiz, garaipena Kaikuk erdietsi du, bigarren Ondarroa izan da, hirugarren Santurtzi eta laugarren etxeko traineru, Samertolameu.

Urdaibai, lider

Eusko Label Ligako sailkapenari dagokionez, Urdaibaik lehen postuan jarraitzen du 133 puntu dituzte orain bermeotarrek. Hondarribia bigarren da, 128 punturekin eta Zierbena hirugarren, 124 punturekin. Laugarren postuan Donostiarra dago, 102 punturekin.

Bandeira Concello Moañako denborak
Moañako Banderako denborak
Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena