Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

KONTXAKO BANDERA

Urdaibai da gizonezkoen 2023ko Kontxako Banderako txapelduna, Donostian erakustaldia emanda

A. B. E. | EITB MEDIA

Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du bigarren jardunaldian, eta lehenengoa ere irabazi zuenez, Kontxako Bandera irabazi du. Hiru segundo atera dizkio Zierbena bigarrenari. Sailkapen nagusian Urdaibai izan da onena, Zierbena bigarren eta Hondarribia hirugarren.

1:21
Gorka Aranberri, Urdaibaiko patroia

Urdaibaik irabazi du 2023ko Kontxako Bandera, igande honetan, irailaren 10ean, bigarren jardunaldian nagusituta. Bermeoko taldeak bereganatu du garaipena bigarren jardunaldian, Zierbenari 3 segundo aterata.

Bermeoko taldea izan zen onena lehen jardunaldian ere, baina 1,28 segundoko abantaila soilik zuen Hondarribiarekiko. Donostiarrari 4 segundo atera zizkion, ia 5 Oriori eta 7 Zierbenari. Hala, bada, 8 segundo baino gutxiagoko tartean zeuden bost talde; beraz, bostak garaipena bereganatzeko aukerekin.

Bigarren jardunaldiari ekin aurretik Ondarroa kanporatuta geratu da, parte hartu behar zuten arraunlarien zerrenda ez baitu garaiz aurkeztu. Ondorioz, ondarroarren denborak ez du baloirik izan, nahiz eta lehiatzen utzi dioten.

Lehen txandan egin dute arraun Ondarroa (1. kalea), Cabo (2. kalea), Zierbena (3. kalea) eta Getaria (4. kalea) taldeek. Zierbena izan da onena estreinako txandan hasieratik amaieraraino eta txanda irabazi du 19:13.62ko markarekin. Cabori 31 segundo sartu dizkio eta 43 Getariari.

Ondorioz, Zierbenaren marka izan da erreferentzia ohorezko txandakoentzat. BIgarren txanda horretantxe lehiatu dira Orio (1. kaletik), Donostiarra (2. kaletik), Urdaibai (3. kaletik) eta Hondarribia (4. kaletik). Azkar jarri da buruan Urdaibai, eta ohorezko txanda hautsi egin du hasira-hasieratik. Hala ere, lehen luzean Zierbenaren markak hobeak izan dira. Ziabogan, Urdaibaik Zierbenak baino 5 segundo gehiao behar izan ditu; 8 segundo sartu dizkio Donostiarrari, 11 Oriori eta 14 Hondarribiari. Bestalde, itzuliko luzean, Urdaibaik erritmoa bizitu du, eta helmugan Zierbenaren denbora hobetu du, 19:09.74ko markarekin. Bermeoko taldeak 3 segundo atara dizkio Zierbena estropadako bigarrenari, 28 segundo sartu dizkio Hondarribia bigarren jardunaldiko hirugarrenari eta 30 Donostiarra laugarrenari. Orio izan da bosgarren, 32 segundora.

Horrenbestez, bi jardunaldietako markak gehituta Urdaibai (38:30.66) egin da sailkapen nagusiko lehen postuarekin, ZIerbena izan da bigarren (+11 segundo), Hondarribia hirugarren (+29 segundo) eta Donostiarra laugarren (+34 segundo). Bosgarren postuan amaitu du Oriok (+37), seigarren Cabok (+1:03) eta zazpigarren Getariak (+1:15).

2023ko Kontxako Banderako sailkapen nagusia:

2023ko Kontxako Banderako sailkapen nagusia:

2023ko Kontxako Banderako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media