Itxi

Beste kirolak

Bere osabaren etxean

Pistoriusek bere neska-laguna omendu du ekitaldi pribatu batean

Erredakzioa

Omenaldia eman dio astezken gauean kirolari hegoafrikarrak Reeva Steenkampi. Ekitaldia bere osaba Arnolden etxean egin da.

  • Oscar Pistorius

    Oscar Pistorius. Argazkia: EFE

Oscar Pistoriusek Reeva Steenkamp bere neska-laguna omendu du ekitaldi pribatu batean. Steenkamp otsailaren 14an hil zuen tiroz Pistoriusek.

Lunice Johnston kirolariaren ordezkariak Efe agentziari esan dioenez, ekitaldia Oscar Pistoriusen osaba den Arnold Pistoriusen etxean egin da asteazken gauean. Osabaren etxean bizi da Oscar Pistorius iragan ostiralean fidantzapeko askatasuna eman ziotenetik. Familiak ekitaldiaren pribatutasuna errespetatzeko eskatu zion prentsari.