Alaves
Errege Kopa
Kopako bigarren kanporaketako Portugalete-Alaves norgehiagokaren data eta ordutegia aldatu dituzte
EITB Media
Azkenik, euskal derbia abenduaren 2an jokatuko da, 19:00etan. Hasiera batean, abenduaren 3an, asteazkenean, 21:00etan, jokatzekoa zen.
-
Alavesen eta Getxoren arteko neurketa, Errege Kopako lehen kanporaketan. Artxiboko argazkia: EFE
Azkenik, Portugalete-Alaves partida abenduaren 2an, asteartean, jokatuko da, 19:00etan, La Florida futbol zelaian, talde arabarrak baieztatu duenez.
Hasiera batean, talde bizkaitarraren eta babazorroen arteko derbia asteazkenean, abenduak 3, 21:00etan jokatzekoa zen.

