Alaves
Errege Kopa
Alaves eta Deportivo, final-laurdenen bila Mendizorrotzan
Erredakzioa
Fnal-zortzirenetako itzulerako norgehiagoka jokatuko dute gaur, 19:00etan. Joaneko neurketan bina (2-2) berdindu zuten Riazorren.
-
Juanfran eta Katai, joaneko Deportivo-Alaves partidan. Argazkia: EFE
Alavesek eta Deportivok Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida jokatuko dute gaur, 19:00etan, Mendizorrotzan. Joaneko neurketan, bina (2-2) berdindu zuten Riazorren.
Mauricio Pellegrino entrenatzaileak Fernando Pacheco atezainaren zalantza du, baina Adrian Ortola da Errege Koparako hautatu duen atezaina. Gainerakoan, jokalari guztiak prest izango ditu.
Gaizka Garitano Deportivoko entrenatzaileak lehen taldeko 16 jokalari izan ditu entrenamenduan, baina Alex Bergantiños deialditik at utzi eta harrobiko Oscar Garcia 'Pichi' sartu du zerrendan. Deporrek Fayçal Fajrren baja izango du Afrika Kopa jokatuko duelako, eta min hartuta dauden Carles Gil eta Bruno Gama ere baja dira.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Ortola; Femenia, Laguardia, Alexis, Theo; Llorente, Dani Torres; Edgar, Krsticic, Katai; eta Santos.
Deportivo: Ruben; Juanfran, Arribas, Sidnei edo Albentosa, Luisinho; Guilherme, Mosquera; Borja Valle, Çolak, Marlos Moreno; eta Joselu.
Epailea: Estrada Fernandez.
Zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 19.00etan.